Azken mezuak »

Teknopata.net gunean, azken urteotan Interneteko erabiltzaile euskaldunek, urte bakoitzeko proiektu edo ekimen interesgarri berrienak aipatzen dituzte.
Horrela izan da azken edizio guztietan. Urte bakoitzean, urte horretako 6, 7, 8, 9 gune interesgarrienak aukeratu dira. Aurten hamar@2010 aukeratuko dira.
2010 urteko 10 onenak
Euskal Herrian.info hautagaien artean
Eta proiektu hau ere, euskalherrian.info hautagaien artean sartu da. Interesgarria iruditzen zaigu, erabiltzaileentzat atsegina izatea, eta horrek lanean jarraitzeko gogoa piztu besterik ez digu egiten.
Euskal Herrian . INFO

euskalherrian.info urtebete sarean

Euskal Herria .info proiektua abiatu genuen duela urtebete.

Zer ari da gertatzen Euskal Herrian? galderari erantzun gura izan genion. Herriz herri, eta mugimendu ezberdinetan sarean josten eta egosten ari zenaren berri eman.
euskalherrian.info

Nolabait esateko, bisibilitatea eman genion unean uneko albisteei, mugimenduen sareari... eta apurka apurka 150 webgune eta proiektu baino gehiago batu ditugu sare honetara.

Euskal Herriko informazio iturriak eta jarioa

Sarean ari gara, nor berean ari gara, gogotsu ari gara, pozik ari gara… eta egiten dugun horrek emaitza nabaria du gure inguruan. Komunikazio tresna berriak ditugu eskura, eta gure eskuekin ari gara lantzen komunikazio hori ere. Modu partehartzaile, ireki, libre eta eraginkor batean.

Hala ere, ari garela ere, batzuetan gelditu, eta aurrera nola egin pentsatu behar dugu. Eta orduan, bakarka baino taldeka egin ezkero hobeto izaten delakoan.

Horretan aritu ginen aurrekoan Altsasuko Kultur Etxean elkartu ginenok. Komunikazio ezberdinetako kideak, nork berean zer egiten dugun azaldu, eta elkarrekin zer egin genezakeen ikusi genuen.

Komunikazioa, Internet eta Teknologia berriak

Eta gauza ugari ditugu egiteko. Hasteko, elkartu eta Internet bidez elkarren berri izan, eta informazioa trukatu. Horretarako sarea @ euskalherrian. info helbidea baliatuko dugu. Posta zerrenda irekia, herri mailako komunikazioa, herri mugimenduetako informazioa eta Euskal Herriari buruz sareko ikuspegia lantzeko.

Ikusi eta ikasi, nola?

Horrez gain, tresna berri bat daukagu eskuartean. Nola egin dezaket? galderari erantzungo diona. Manualak, eskuliburuak, argipenak… dudetatik ateratzeko tresna partehartzaile eta irekia. Wiki teknologia baliatuz, gaur egun dituzun dudetatik atera, eta proiektu bati heltzea sortzen diren kezka guztiei aurre egiten lagunduko dizuena.
nola egin dezaket? sartu eta ikasi!

Zuzeneko emankizunak egiten ikasten

Azken urteotan, gogotsu ari gara frente askotan. Eta maiz, egiten ditugun ekitaldiak emankizun bilakatu gura izaten ditugu.

  • Eta nola egiten da zuzeneko emanaldi bat?
  • Zuk ere ikasi nahi duzu?

Iruñea inguruan pare bat egingo dituzte oso denbora gutxian, eta zuzeneko bideo emanaldi bat nola egiten den ikasi nahi baduzu, bota mezua eta zurekin harremanetan jarriko gara.
Zuzeneko emankizunak bideoarekin

Aurrera begira ere, proiektu gehiago ditugu esku artean. Ikasteko eta frogatzeko gogoz ari gara, eta 2011. urteari begira, egutegi aberatsa ari gara prestatzen. Prestatu zaitez, jantzi zapatilak, hartu komunikazio tresnak motxilan eta…. pasa lekukoa!

sarean ikasten ikusi eta ikasibaliabideak nahi beste

software librea ikasi ikasi zer gehiago?

Eztabaida bultzatzeko foroa

Eztabaida bultzatzeko foroa proposatu zen. Hau nola egin, zelan bultzatu eta zein eginbehar izango lituzkeen oraindik ere eztabaida irekian dago. Izan daiteke aurreko Nola egin dezaket? bultzatzeko modua edo bestela euskalherrian.info atarian argitaratzen diren berrien inguruan eztabaidatzeko aukera bat. Zuen ekarpena beharrezkoa da

Jardunaldietako egitaraua

Azaroak 5, ostirala Altsasuko kultur etxean
Altsasu, Euskal Herria
KOMUNIKAZIOA INTERNET TEKNOLOGIA
komunikazioa Internet Teknologia
17:30etan Jardunaldiaren aurkezpena
Zer ari da gertatzen Euskal Herrian?
Proiektu ezberdinen aurkezpena. Herri mailakoak, eskualdeetakoak, herri mugimenduetako guneak, sareko ekimenak.
::::::::::::::::::::::::
18:00etan zer ari gara egiten sarean?
Hiru plano: Herri mailako informazioa | Herri mugimenduetan komunikazioa | Informazio alternatiboa lantzen
::::::::::::::::::::::::
19:00etan: zer behar dugu sarean eta Euskal Herrian?
Proiektu berriak | Auzolanerako ekintzak | KIT bereziak
::::::::::::::::::::::::
20:00etan Proposamen berriak, sarea eta proiektuak
::::::::::::::::::::::::
zer ari da gertatzen Euskal Herrian?

Ostean, Altsasuko gaztetxean eta inguruko ostatuetan blogs&beers berezia burutuko dugu.

Komunikazioa, Internet, Teknologia izeneko KIT bilera azaroaren 5ean izango da, Altsasuko Iortia Kulturgunean, arratsaldeko 17:30tan.


View Larger Map

Ze gai uste duzu landu beharko genukeela bertan? Zuk duzu hitza!

Zer behar dugu?

deskonferentzia bat! KIT euskal herrian
Zer behar dugu? galderari erantzun beharko genioke azaroaren 5eko Jardunaldietan. Baina aurretik ere…

  • zertaz hitz egin behar dugu Jardunaldi horietan?
  • Zeintzuk dira zure/zuen eguneroko komunikazio lanetan aurkitzen dituzu(en) behar handienak?
  • Eta kezkak?
  • Zer ikasi nahi duzu(e) azaroaren 5ean?

Zuen txanda, hemen duzue iruzkina egiteko aukera.

zer da kit?

zer da KIT?

sarea + Euskal Herria.

Ikasturte berria hasi dugu eta erronkaz beterik gatoz.
http://www.euskalherrian.info helbidea ikusten baduzue egunkarien atal
berria jarri dugula ikusiko duzue. Adierazi eta Grebaorokorra blogak ere
sortu genituen, eta asmoa dugu horrelako ideieikin jarraitzeko.
euskalherrian.info
Hala ere erronkarik handiena saretze hori nola egin, ideiak jaso eta
ideiak hedatzea da. Horregatik uste dugu Jardunaldi batzuk egiteko unea
iritsi dela. Jardunaldi horiek hiru ardatz izango lituzkete:

  • Komunikazioa
  • Internet
  • Teknologia

Eta hortik saretzea, bisibilitatea eta ideien hedapena nola egin. Izena
ere badugu, basquefreeKIT jardunaldiak. Nolabait euskaldunak, libreak eta
KIT ideia horretan tematurik gaudela adieraztek